Gaurko aurkezpena
Maiatzaren 24tik 26ra izango da
XIX. Arrain Azoka eta
Sasoian sasoiko produktuak izenburua izango du aurton. Hain zuzen be, enpresen eta erakunde desberdinen 20 salmahai izango dira ikusgai Lameran.
Sasoiko arrainak kontsumitzeak duen garrantzia nabarmendu gura dute aurtengo azokan, asko baitita Idurre Bideguren Bermeoko alkatearen esanetan horrek eskaintzen dituen abantailak: “gure kostaldeko arrantzaleen onurarako da, arrainen bizitza zikloa zaintzen du eta gure elikadura be hobetzen du”.
Azoka aitzindaria da Bermeokoa eta erreferente izaten jarraitu gura dutela aipatu dute goizean San Pedro Kofradian egin duten aurkezpenean. Leandro Azkue Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren arabera, “Eusko Jaurlariratzarentzat Bermeoko Arrain Azoka erreferentea da; batetik, zaharrena delako, eta bestetik, arrantzaren inguruan dauden jarduera guztiak biltzen dituelako”. Horregatik, parte hartzea “ohorea eta plazerra” dela deritzo, eta “ahal duten heinean laguntzen jarraituko dutela” adierazi du.
Hainbat dira hiru egunetarako antolatu dituzten jarduerak, eta urtero egiten dituztenaz gain, aurten barritasunak be badaude: argazki rallya edota Bermeoko kontserba-enpresek antolatu duten
Latie Emongotzut inkesta-jolasa.
Datorren barikuan 11:00etan zabalduko ditu ateak XIX. Arrain Azokak, halanda be, inaugurazioa ekitaldia ez dute 13:00etara arte egingo. Egun horretan bertan banatuko dute Hegaluze Saria eta Arrain Kontserba enpresen logoa izango dena be aurkeztuko dute, Nestor Basterretxea Aretoan egingo duten ekitaldian.
Arrain kontserbaz osatutako sorta solidarioak
Bermeoko kontserba enpresek, Alde Zaharreko sutean kaltetutakoei laguntza eskaini gura die. Horrela, sorta solidarioak salduko dituztela jakinarazi dute. 800 hain zuzen be. Horiek Bermeoko Udalaren eskuetan ipiniko dituztela azaldu dute, horietatik lortutako dirua kaltetuei bideratzeko.
Arrain Azokako egitaraua,
hemen