Gernika play-offetan sar daiteke, Leioak galduz gero
Gernika Futbol taldeak play-off postuetan sartzeko aukera izan dezake liga erregularreko azken partidan. Gernikarrak bosgarren sailkatuak dira, eta bi puntura dute Leioa laugarren sailkatua. Hala, bertokoek asteburuko partida irabaziz gero, eta leioarrek galduz gero, liga laugarren postuan amaituko luke Gernikak.
Leioak asteburuko partida galtzea, baina, ezusteko handia izango litzateke. Hain zuzen, jokoan ezer ez duen Beasainen kontra jokatuko dute leioarrek, etxeko zaleen babesean. Leioak partida bakarra galdu du Sarrienan. Hala, Beasainek irabaztea harrigarria izango litzateke.
Liga laugarren postuan amaitzeko, halanda be, Gernika garaipenagaz bueltatu beharko da Gasteiztik (Araba). Izan be, Alaves B ren kontra jokatuko dute ligako azken jardunaldia.
Bermeoko lehen futbol taldeak, bestalde, Itxasganen jokatuko du Aurerra Vitoriaren kontra, barikuan. Aurerra mailaz bajatu da dagoeneko, eta Bermeok ez dauka ezer jokoan.
Lurraldeko Bigarren Mailan
Busturiak eta Bermeo Bk denboraldiko azken partida jokatuko dute asteburuan. Busturiarrek Bizkaiako Bigarren Mailako Txapeldunen Kopako bueltako partida lehiatuko dute, Zazpi Landaren kontra. Joaneko partidan bana bardindu zuten Itxas-Adarren.
Bermeoko bigarren taldeak, bestalde, Bigarren Mailako igoera play-offaren bueltako partida jokatuko du, Spuertaren kontra. Joaneko partidan 0-1 galdu zuten bertokoek. Hala, garaipena bakarrik balio die bermeotarrei mailaz igotzeko.