Baskale, Lau Haizetara Gogoan eta Gernika Batzordea elkarteek antolatuta, Condor Legioak Gernikan eragindako suntsipena erakusketa ipini dute ikusgai Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Alemaniako historialari batzuek osatu dute erakusketa, Hannover inguruan dagoen Wunstorfen historia berreskuratzeko lanean ari den talde batek. Hain zuzen, eskualde horretan zegoen Condor Legioaren basea.
Gaur goizean egin dute erakusketaren aurkezpena Naiara Urberuaga Kultura zinegotziak, Gernika Batzordeko Juan Izagirrek eta Baskaleko Andrea Heuschmid. Azken horrek azaldu duenez, Alemaniako gobernu askok izkutatu eta memoria kolektibotik ezabatu nahi izan dituzten gertaera ilunak argitara eman nahi izan dituzte egileek erakusketarekin, Condor Legioaren ibilerak barne.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.