Gernika-Lumoko Barrutialde Institutuko ikasleek, Comenius programan parte hartzen duten Pforzheimeko (Alemania) Heinrich-Wieland Schule eta Errumaniako Colegiul Tehnic Henri Coanda Timisoara ikastetxeko ikasleekin batera, euren proiektuak eta horiek egitean bizi izan dituzten esperientziak aurkeztu dituzte gaur, Gernika-Lumon; hala, bakoitzak bere estazio zulatzaile automatikoa erakutsi zuen.
Barrutialdeko arduradunen arabera, duela urte bi heldu zioten proiektuari errumaniarrek, alemaniarrek eta bertokoek, eta atzo estazio zulatzaile automatikoak egoki funtzionatzen zuela erakutsi ahal izan zieten elkarri.
Lanbide Heziketakoek eraiki dute zulatzailea eta horren inguruan, bai historia eta bai hizkuntza arloan, lan handia egin dute Barrutialdeko ikasleek; besteak beste, hizkuntzari dagokionez. glosario bat egin dute, aukeratutako piezen izenekin eta baita erabiltzaile gidaliburu bat be, arauekin. Historia arloan, barriz, Euskal Herriko industrializazioaren ardatz kronologiko bat egin dute, eta, horretarako, Maier eta Egoin enpresak izan dituzte eredu.
Bi urteren ostean, eta proiektua amaituta, etekina ateratzea da ikastetxeen asmoa: «ardatz kronologikoaz baliatuta, trivial bezalako joku bat egiteko asmoa dugu, et, horrez gain, zulatzailea bera eta glosarioa erabili egingo ditugu», azaldu dute Barrutialdekoek.
Proiektuak iraun bitartean, etengabeko harremana izan dute hiru herrialdeek, eta bertokoak, Alemaniakoak zein Errumaniakoak «oso pozik» agertu dira elkarlanean egindako beharragaz.