Iazko Arratzuko sokatira saioa
Zapatuan emongo diote hasiera Busturialdeko laugarren sokatira txapelketari. Aurtengoan, baina, talde gutxiago batuko ditu eskualdeko lehiak. Izan be, Kortezubik eta Foruak taldea desegin dute, tiralariak aurkitzeko zailtasunengatik. Hortaz, Arratzuk, Bermeok, Mendatak, Muruetak eta Nabarnizek jokatuko dute 2013ko txapelketa. Arratzuko lehen saioa 12:00etan hasiko da.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “2013ko txapelketa oso orekatua izango da”. Iaz, Muruetak nahiko erraz irabazi zuen, baina aurten ez da bardina gertatuko sustatzaileen ustez. Azaldu dutenez, talde parte hartzaileak oso ondo prestatu dira denboraldi barrirako, erdi mailako profesionaltasun batera helduz. Emozioa ikuskizunaren onerako izango dela deritzote.