Bizkaia Gernikak ligako final-laurdenak jokatuko ditu zapatuan. Hain zuzen, partida bakarrera jokatuko dute kanporaketa Atletico Madriden (Madril; Espainia) kontra. Partida irabazteko bidean, basurdeek etxeko zaleen babesa izango dute, Urbietan jokatuko baitute norgahiagoka. 17:00etan hasiko da partida.
Bizkaia Gernikak madrildarraren kontra Urbietan jokatutako bi partida irabazi ditu, 2012-2013 denboraldian. Hain zuzen, ligako partida baten eta kopako final-laurdenetan nagusitu ziren bertokoak. Madrilen lehiatutako liga erregularreko bueltako partida, bestalde, madrildarrek irabazi zuten.
Graipena lortzea ez da erraza izango bertokoentzat. Atletico Madrilek zenbait jokalari fitxatu ditu denboraldi erdian, eta oso ondo amaitu du liga erregularra. Bizkaia Gernikak, bestalde, jokalari garrantzitsuak galdu ditu liga amaieran.
Atletico Madriden kontra irabaziz gero, Gernika-Lumoko taldeak Santboianaren kontra jokatuko luke finalaurrekoetako bat. Finalaren atarian jokatu beharreko partida, baina, etxetik kanpo jokatu beharko luke Bizkaia Gernikak.