San Nikolasetako I.Mus txapelketa arina jokatuko dute, Elantxoben
San Nikolasetako I. Mus Txapelketa arina jokatuko dute abenduaren 6an, Elantxoben. Dagoeneko izena emoteko aukera du txapelketan parte hartu gura duenak, herriko Makues jatetxean.
Hiru jokora jokatuko dute txapelketa parte hartzaileek, abenduaren 6an, 17:30ean hasita. Izena emoten duen bikote bakoitzak …
San Nikolasetako I. Mus Txapelketa arina jokatuko dute abenduaren 6an, Elantxoben. Dagoeneko izena emoteko aukera du txapelketan parte hartu gura duenak, herriko Makues jatetxean.
Hiru jokora jokatuko dute txapelketa parte hartzaileek, abenduaren 6an, 17:30ean hasita. Izena emoten duen bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu, Makues jatetxean bertan.
Hiru sari banatzeko
Parte hartzen dutenen artean hiru sari banatuko dituzte: irabazleak batutako diruaren %60a eta txapela eroango ditu etxera; bigarrenak, ostera, batutako diruaren %30a eta ardo botila bat, eta, hirugarren egiten duenak, bestalde, batutako diruaren %10a eta txanpan botila bat.