Hitzarmena sinatu dute Deustuko Unibertsitateak eta DenokInn zentroak
Gizarte barrikuntza eta ekintzailetza sustatzea helburu, DenokInn barrikuntza, ekimena eta negozio barriak garatzeko euskal zentroak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Deustuko Unibertsitateagaz. Entitate bien asmoa ezagutza eta ideia barriak gizartera...
Gizarte barrikuntza eta ekintzailetza sustatzea helburu, DenokInn barrikuntza, ekimena eta negozio barriak garatzeko euskal zentroak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Deustuko Unibertsitateagaz. Entitate bien asmoa ezagutza eta ideia barriak gizarteratzea da.
Deustuko Unibertsitateko Garbiñe Henryren eta DenokInn zentroko zuzendari Luis Miguel Maciasen arabera, erronka globalei aurre egin beharko die aurre datozen urteetan euskal gizarteak. Haien ustez, egungo garapen eredua ez dago prest dauden arazoei aurre egiteko eta, beraz, beharrizan sozialak asebetetzeko gizarte barrikuntza ezinbestekoa dela deritzote. Hain zuzen, herritarrak gaitzetik eta harreman sozial barriak sortzetik dator irtenbidea, euren ustez.
«Krisi sasoi honetan, lanpostuak sortzeko eta galdutakoak berreskuratzeko gaitasuna produktuen, zerbitzuen eta eredu enpresarial eta sozialen berrikuntza sustatzeko daukagun gaitasunaren menpekoa da». Hari horretatik, erakundeen, elkarteen eta ekintzaile sozialen asmamena aprobetxatu behar direla diote, «gizartearen beharrizanak asetzeko». Barrikuntza demokratizatzea eta ezagutza sektore estrategikoetara helaraztea da asmoa.