Gabonetako ludoteka zerbitzua egongo da Morgan eta Elantxoben
Morgako eta Elantxobeko udalek ludoteka zerbitzua eskainiko dute Gabonetan, herri bi horietan; abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte, Morgan, eta egun beretik hasita urtarrilaren 5era arte, Elantxoben.
Egun horietan zehar, gainera, hainbat ekintza antolatu dituzte: Elantxoben, esaterako, tailerrak, jokoak, psikomotrizitatea eta beste hainbat izango dituzte aukeran, «umeak eta begiraleak elkar ezagutzeko, ondo pasatzeko, irudimena lantzeko eta esku trebetasuna lantzeko asmoz, besteak beste». Betibe, 5 urtetik 14 urtera arteko ume eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute abenduaren 16an, 27an, 28an, 29an eta urtarrilaren 2an, 4an eta 5ean, 10:00etatik 13:30era bitartean.
Gabonetako Umeen Parkera
Urtarrilaren 3an, bestalde, Gabonetako Umeen Parkera joango dira. Ekintzotan parte hartu gura duenak abenduaren 8a baino lehen izena emon beharko du udaletxean. Udaletik jakinarazi dutenez, ludotekako ekintzak aurrera eroateko eta Gabonetako Umeen Parkera joateko begirale bana behar dute. Beraz, horretan parte hartu gura duenak imarcos@suspergintza.net helbidera mezua bota beharko du.
Morgan be hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute Gabonetan herriko gaztetxoenek, euskera eta gozamena batu eta herriko umeen arteko harremanak sustatzea helburu hartuta.
Morgan be ekintza ugari
4 eta 14 urtera bitarteko gaztetxoek globoflexia eta esku-lan tailerretan, karetak egiten, mahai-jokoetan, zibuetan eta beste hainbatetan parte hartu ahal izango dute. 10:00etatik 13:00etara Andra Mariko frontoian edota Meakaurreko aterpetxean burutuko dituzte ekintzok. Horietan parte hartu nahi duenak Morgako udaletxean emon beharko du izena, abenduaren 7a baino lehen. Herrian erroldatuta dagoenek 30 euro ordaindu beharko ditu horietan parte hartzeagatik, eta gainontzekoek, ostera, 60 euro.
Elantxobeko ludoteka zerbitzua, Gabonetan
Abenduak 26
10:00etatik 11:30era. Ezagutza jolasak: elkar bizitzarako arauak adostuko dituzte eta umeen datuekin fitxeroa egingo dute.
11:30etik 12:00etara Hamaiketakoa.
12:00etatik 13:30era. Ludoteka apaintzeko gabonetako apaingarriak egiteko tailerra egingo dute.
Abenduak 27
10:00etatik 11:30era. Tailerra: Gabonetako apaingarriak ludoteka apaintzeko.
11:30etik 12:00etara Hamaiketakoa.
12:00etatik 13:30era. Jolas librea eta psikomotrizitatea.
Abenduak 28
10:00etatik 11:30era. Tailerra: malabareak.
11:30etik 12:00etara Hamaiketakoa.
12:00etatik 13:30era. Jolas librea eta psikomotrizitatea.
Abenduak 29
10:00etatik 11:30era. Tailerra: Olinpiadak.
11:30etik 12:00etara Hamaiketakoa.
12:00etatik 13:30era. Jolas librea eta psikomotrizitatea.
Urtarrilak 2
10:00etatik 11:30era. Betiko ipuinak irakurri eta irudikatuko dituzte.
11:30etik 12:00etara Hamaiketakoa.
12:00etatik 13:30era. Jolas librea eta psikomotrizitatea.
Urtarrilak 4
10:00etatik 11:30era. Tailerra: berziklapena.
11:30etik 12:00etara Hamaiketakoa.
12:00etatik 13:30era. Jolas librea eta psikomotrizitatea.
Urtarrilak 5
10:00etatik 11:30era. Tailerra: Dinamikak.
11:30etik 12:00etara Hamaiketakoa.
12:00etatik 13:30era. Jolas librea eta psikomotrizitatea egingo dute.