Fusilatutako alkateari ohore, «bihotzez»
Ideologiaz eskuindarra, katolikoa eta abertzalea. Modu horretan definitzen dute Alejandro Mallona Iza 1936ko gerra garaian Mundakako alkate izandakoa. «Hain maitatua» izan zen alkate hura fusilatu zutenetik 75 urtera, «bihotzezko omenaldia» egin diote Mundakan, bere izena daroan parkea aintzatespenaren lekuko isila izanda. 1878ko otsailaren 2an jaio zen Alejandro Mallona Iza. EAJ sortzean, Sabino Aranagaz bat zetorrela eta, alderdian afiliatu zen, eta zinegotzi hautatu zuten zenbait urteren buruan. 1933ko hauteskundeetan izendatu zuten alkate. Kargua hartu eta hilabete batzuetara, Mallona bera eta harekin zegoen Juan Maria Salaberri gaztea tiroz zauritu zituzten autobus batetik egindako eraso batean. Begian jaso zuen tiroa Mundakako alkate zenak, baina, zauriak sendatuta, kargua hartu zuen barriro udalean eta, horrez gain, Euskal Unibertsitatearen aldeko lanean jardun zuen. 36ko Gerra piztu zenean Euzkadiko Errepublika federatua sortzeko ahaleginetan parte hartu zuen, baita Euskal Errepublika Gernikan aldarrikatzeko euskal alkateek egindako ahaleginetan be. Euzkadiko lehen gobernuko lehendakaria hautatzeko eratutako mahaiko kidea be izan zen 1936ko urriaren 7an. Mundakako alkatea udalbatza osoagaz joan zen Agirre lehendakariaren kargu hartze ekitaldira. Alabaina, Francoren tropek Bizkaia hartzean, 1937. urtean, atxilotu egin zuten Mallona, heriotza zigorra ezarriz. Hala, urte bereko irailaren 5ean fusilatu zuten, Derioko hilerrian. Egun berean ehortzi zuten, baina, gerora, 1949an, beste hilobi batera eroan zituzten haren [...]
Ideologiaz eskuindarra, katolikoa eta abertzalea. Modu horretan definitzen dute Alejandro Mallona Iza 1936ko gerra garaian Mundakako alkate izandakoa. «Hain maitatua» izan zen alkate hura fusilatu zutenetik 75 urtera, «bihotzezko omenaldia» egin diote Mundakan, bere izena daroan parkea aintzatespenaren lekuko isila izanda.
1878ko otsailaren 2an jaio zen Alejandro Mallona Iza. EAJ sortzean, Sabino Aranagaz bat zetorrela eta, alderdian afiliatu zen, eta zinegotzi hautatu zuten zenbait urteren buruan. 1933ko hauteskundeetan izendatu zuten alkate. Kargua hartu eta hilabete batzuetara, Mallona bera eta harekin zegoen Juan Maria Salaberri gaztea tiroz zauritu zituzten autobus batetik egindako eraso batean.
Begian jaso zuen tiroa Mundakako alkate zenak, baina, zauriak sendatuta, kargua hartu zuen barriro udalean eta, horrez gain, Euskal Unibertsitatearen aldeko lanean jardun zuen. 36ko Gerra piztu zenean Euzkadiko Errepublika federatua sortzeko ahaleginetan parte hartu zuen, baita Euskal Errepublika Gernikan aldarrikatzeko euskal alkateek egindako ahaleginetan be. Euzkadiko lehen gobernuko lehendakaria hautatzeko eratutako mahaiko kidea be izan zen 1936ko urriaren 7an. Mundakako alkatea udalbatza osoagaz joan zen Agirre lehendakariaren kargu hartze ekitaldira.
Alabaina, Francoren tropek Bizkaia hartzean, 1937. urtean, atxilotu egin zuten Mallona, heriotza zigorra ezarriz. Hala, urte bereko irailaren 5ean fusilatu zuten, Derioko hilerrian. Egun berean ehortzi zuten, baina, gerora, 1949an, beste hilobi batera eroan zituzten haren gorpuzkiak. 1987an, aldiz, Mundakako hilerrira lekualdatu zituzten.
Monolito bat, parkean
Domekan egin zuten haren omenezko ekitaldia, Santa Katalina jaien barruan. Lehenbizi lore eskaintza egin zuten hilerrian, eta ondoren Alkate Mallona parkean egin zuten ekitaldi xumea, 36 gerra garaian alkate izandakoaren omenezko monolito bat inauguratuz. Besteak beste, Unai Rementeria Mundakako egungo alkateak, Iñigo Urkullu lehendakari hautatuak eta Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidenteak parte hartu zuten ekitaldian.