Auzolanerako deia, giro onean
Kapillako itoginak konpontzeko beharrizana dagoela eta, auzolanerako deia egin du Nuntxakuk. Asteburuan kalera atera dira elkarteko kideak, herritarrei egoeraren inguruko informazioa giro onean helarazteko eta denen artean itoginak konpontzeko eskaera ...
Kapillako itoginak konpontzeko beharrizana dagoela eta, auzolanerako deia egin du Nuntxakuk. Asteburuan kalera atera dira elkarteko kideak, herritarrei egoeraren inguruko informazioa giro onean helarazteko eta denen artean itoginak konpontzeko eskaera egiteko. Eguraldia lagun duten asteburuak aprobetxatu gura dituzte. Hori dela eta, herritarrei deialdietara adi egoteko eskatu diete. Sare sozialen bidez eta e-postaz egingo dituzte deialdiak. nuntxaku