Abian da, Elantxobeko I. Gabonetako postal eta testu lehiaketa
Elantxoben, 2012ko Gabonetako postal eta testu lehiaketa abiarazi dute, lehenengo urtez. Herritarren aldetik erantzuna zein izango den ez dakiten arren, «ona» izatea espero dute antolatzaileek.
Lehiaketan 14 urtera arteko umeek parte hartu ahal izango dute; horiek guztiek abenduaren 6a baino …
Elantxoben, 2012ko Gabonetako postal eta testu lehiaketa abiarazi dute, lehenengo urtez. Herritarren aldetik erantzuna zein izango den ez dakiten arren, «ona» izatea espero dute antolatzaileek.
Lehiaketan 14 urtera arteko umeek parte hartu ahal izango dute; horiek guztiek abenduaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dituzte euren lanak, udaletxean bertan. Parte hartzen dutenen lanen artean, originalena eta euskara jatorrenean idatzitakoa aukeratu du irabazletzat Euskera Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak.
Elantxobeko Udalak jakinarazi duenez, aurkeztutako postal eta testu guztiak erakusgai jarriko dituzte Gorgonio Renteria Kultur Etxean, abenduaren 6an.
Sariak
– Lan guztiak udalaren webgunean jarriko dituzte ikusgai.
– Parte hartzaile guztientzako margozteko materiala banatuko diete: errotulkiak, margoak, arkatzak…
– Irabazleen lanekin Gabonetan banatuko den postala egingo dute.