Perretxikoak nahi adina, dastagai
Herriko perretxikozaleek antolatuta, domekan perretxiko eta onddo erakusketa egin zuten Ibarrangelun. Hainbat lagun bertaratu ziren, eta perretxiko mota ezberdinak ikusteaz gain, horiek dastatzeko aukera be izan zuten; izan be, azaldu dutenez, pintxo u...
Herriko perretxikozaleek antolatuta, domekan perretxiko eta onddo erakusketa egin zuten Ibarrangelun. Hainbat lagun bertaratu ziren, eta perretxiko mota ezberdinak ikusteaz gain, horiek dastatzeko aukera be izan zuten; izan be, azaldu dutenez, pintxo ugari izan ziren aukeran bertan: piper beteak, kroketak, patea… Erakusketan ikusgai zeuden perretxikoek, gainera, euren ezaugarriak zituzten idatzita: euskaraz, gaztelerez eta latinez.