Gernika-Lumoko estanko batean lapurreta egiten saiatzeagatik 29 urteko gizonezko bat atxilotu dute
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Gernika-Lumoko estanko batean lapurreta egiten saiatzeagatik, 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, domeka goizaldean. Estanko horretako kristala apurtu eta atea indarkeria erabilita zabaldu ostean atxilotu zuten aipatu...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Gernika-Lumoko estanko batean lapurreta egiten saiatzeagatik, 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, domeka goizaldean. Estanko horretako kristala apurtu eta atea indarkeria erabilita zabaldu ostean atxilotu zuten aipatutako gizonezkoa. Ertzaintzaren arabera, gizonezkoak mailu bat, eskularru bat eta telazko trapu bat zeramatzan aldean atxilotutako momentuan.