Eroskik 2.583 euro batu ditu Cesar Carmona gazte gernikarrari laguntzeko
Eroski hipermerkatuak 2.583 batu ditu, Cesar Carmona gazte gernikarrari gurpil-ahulki motorizatu bat erosten laguntzeko. Carmonak endekapenezko gaixotasun bat dauka, eta bizimodu arrunt bat egiteko gurpil-ahulki berezi bat behar du. Batutako diruaren txekea gaur eguerdian emon diote familiari. Eroskiko arduradunek, Carmonak eta haren gurasoek, eta Xaiborrek parte hartu zuten ekitaldian. Dirua, asteburuan hipermerkatutik pasa diren “bezeroei esker” batu dutela nabarmendu dute antolatzaileek. Hala, Gernika-Lumoko biztanleen “elkartasuna ikaragarria” izan dela deritzote. Barikuan eta zapatuan 4.000 bezero inguru batu ziren Eroskin, eta askok, Carmonaren aldeko janari bilketan parte hartu zuten. Carmonaren gurasoak be, “pozarren” azaldu dira batutako diru kopuruagaz. Diotenez, “urte erdiko lana aurreztu diote familiari”. Argitu dutenez, tapoaiak batzen urte bete inguru beharko genuke, baina gaurko laguntzagaz, ahulkiaren heren bat ordaindu dute dagoeneko. Carmonaren gurasoek Eroskiren eta Xaiborren lana goraipatu dute. Diotenez, “horiek barik ezinezkoa litzateke guztia hau”. Xaibor, esaterako, musika emonaldi bereziak egin zituen hipermekatuan, barikuan eta zapatuan.
Eroski hipermerkatuak 2.583 batu ditu, Cesar Carmona gazte gernikarrari gurpil-ahulki motorizatu bat erosten laguntzeko. Carmonak endekapenezko gaixotasun bat dauka, eta bizimodu arrunt bat egiteko gurpil-ahulki berezi bat behar du. Batutako diruaren txekea gaur eguerdian emon diote familiari. Eroskiko arduradunek, Carmonak eta haren gurasoek, eta Xaiborrek parte hartu zuten ekitaldian.
Dirua, asteburuan hipermerkatutik pasa diren “bezeroei esker” batu dutela nabarmendu dute antolatzaileek. Hala, Gernika-Lumoko biztanleen “elkartasuna ikaragarria” izan dela deritzote. Barikuan eta zapatuan 4.000 bezero inguru batu ziren Eroskin, eta askok, Carmonaren aldeko janari bilketan parte hartu zuten.
Carmonaren gurasoak be, “pozarren” azaldu dira batutako diru kopuruagaz. Diotenez, “urte erdiko lana aurreztu diote familiari”. Argitu dutenez, tapoaiak batzen urte bete inguru beharko genuke, baina gaurko laguntzagaz, ahulkiaren heren bat ordaindu dute dagoeneko.
Carmonaren gurasoek Eroskiren eta Xaiborren lana goraipatu dute. Diotenez, “horiek barik ezinezkoa litzateke guztia hau”. Xaibor, esaterako, musika emonaldi bereziak egin zituen hipermekatuan, barikuan eta zapatuan.