
Berdintasuna. Errespetuan eta askatasunean oinarritutako berdintasuna aldarrikatu dute hainbat herritarrek azaroaren 25erako antolatutako ekimenen bitartez. Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean udaletxe aurreko plazetan batu ziren Busturialdeko bizilagunak, berdintasuna oinarri izango duen beste eredu sozial bat aldarrikatzeko. Emakumeen kontrako edozein adierazpen sexista eta matxista salatu zuten, dimentsio denetan. Emakumeak herritar tutelatu gisa eta norbere bizitza erabakitzeko ahalmenik barik kokatzen dituen adierazpenak be salatu zituzten instituzioek. Era berean, bikote edo bikote ohien artean gertatzen diren tratu txar fisiko eta psikologiko guztiak be salatu zituzten.