Sahararen inguruko hainbat ekintza antolatu dituzte
Gernika-Lumoko udal liburutegiak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Saharar herrialderi lotutako hainbat ekintza izango dira datorren astean zehar. Mendebaldeko Saharari buruzko liburu eta pelikulen erakusketagaz hasiko du...
Gernika-Lumoko udal liburutegiak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, Saharar herrialderi lotutako hainbat ekintza izango dira datorren astean zehar.
Mendebaldeko Saharari buruzko liburu eta pelikulen erakusketagaz hasiko dute egitaraua astelehenean. Aipatu erakusketa domekara bitartean egongo da ikusgai liburutegian.
Astea bukatu bitartean, gainera, hainbat ekintza izango dituzte aukeran herritarrek; besteak beste, dokumentalaren emonaldia, hitzaldia eta Saharako ipuin eta jolasak.
Egitaraua
Azaroak 26: Erakusketa. Mendebaldeko Saharari buruzko liburuen eta filmen erakusketa ikusgai egongo da, abenduaren 2ra arte, Gernika-Lumoko liburutegian.
Azaroak 27: Dokumentala. Hijos de las nubes dokumentalaren emonaldia egongo da, 19:00etan hasita, Gernika-Lumoko kul-tur etxeko erakusketa gelan.
Azaroak 29: Hitzaldia. Mendebaldeko Saharako gaurko egoerari buruzko hitzaldia, 19:00etan: Lehea Gaid Frente Polisarioko ordezkariak, Brahim Abdellahi Sidi Gernika-Lumoko komunitate sahararraren kideak eta Jose Ignacio Ortega Tiris Gernika elkarteko presidenteak.
Azaroak 30: Ipuin eta jolasak. Ipuin kontaketa (Eneritz Artetxe) eta hainbat jolas, 18:00etan.