Domekan emango dizkiete gaztaren enkanteko txekeak Calzada egoitzako arduradunei
Domekan, hilaren 25ean, egingo dute Gernika-Lumoko Calzada zaharren egoitzaren urteroko jai handia. Urriko azken astelehenenean enkantean saldutako bi gazta erdiengatik ordaindutakoaren txekeak jasoko dituzte egun horretan egoitzako arduradunek. 11:00e...
Domekan, hilaren 25ean, egingo dute Gernika-Lumoko Calzada zaharren egoitzaren urteroko jai handia. Urriko azken astelehenenean enkantean saldutako bi gazta erdiengatik ordaindutakoaren txekeak jasoko dituzte egun horretan egoitzako arduradunek.
11:00etan hasiko dute eguna Calzadan, mezagaz, eta ostean egingo dute txekearen ekitaldia, 11:45 aldera. Muruetako Kamiñoko jatetxeak erosi zuen gazta irabazlearen erdia, 5.700 euroren truke. Bigarrena Xabier Totorikaguena Xaibor-ek erosi zuen, 600 euroan. Dantza saioa eta jardunaldi literarioa be egingo dituzte.