Cesar Carmonaren aldeko elikagaien bilketa egingo dute bihar eta etzi
Cesar Carmona gernikarrari gurpildun aulki berri bat erosteko kanpainagaz lotuta, Xaiborrek eta Eroskik elikagaien bilketa ipiniko dute abian. Bihar eta etzi egongo da Carmonaren alde elikagaiak emateko aukera, Maxi Eroski supermerkatuan, Txaporta auzo...
Cesar Carmona gernikarrari gurpildun aulki berri bat erosteko kanpainagaz lotuta, Xaiborrek eta Eroskik elikagaien bilketa ipiniko dute abian. Bihar eta etzi egongo da Carmonaren alde elikagaiak emateko aukera, Maxi Eroski supermerkatuan, Txaporta auzoan.
Xaiborrek azaldu duenez, bezeroen artean eskuorri batzuk banatuko dituzte, kanpainaren inguruko xehetasunak azalduz. Bezeroek kutxa handi batzuk edukiko dituzte, elikagaiak han utzi ahal izateko. Bi egunetan egongo da produktuak emateko aukera, 09:00etatik 21:00etara, hain zuzen. Astelehen arratsaldean egingo dute batutakoaren zenbaketa eta, bide batez, Carmonaren senideei emango diete txekea.
Cesar Carmona 25 urteko Gernika-Lumoko bizilagunak gurpildun aulki elektriko bat behar duela eta, plastikozko tapoi bilketa martxan jarri zuen uztailean ASINSOC elbarriak gizarteratzeko elkarteak. Ordutik, herriko hainbat lekutan utz daitezke tapoiak. 30 tona tapoi beharko lituzkete gurpildun aulkia erosi ahal izateko. Horrez gain, urrian haren aldeko ongintzazko gala egon zen Gernika-Lumon, Xaiborrek berak sustatuta.