‘Bermeon Erabaki’ prozesua barriro be martxan hasiko da
Bermeon Erabaki parte hartze prozesuaren ikasturte barria abiaraziko dutela azaldu dute prentsaurreko batean Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Juan Karlos Agirre Partaidetza Saileko zinegotziak. Lau lan taldek jarraituko dutela jakinarazi dute, eta oraingoan, «bizikidetza-araudia landuko eta eztabaidatuko da, pertsona ezinduentzako bizi kalitatea hobetzeko proposamenak egingo dira, turismoa nola bultza daitekeen eztabaidatu eta kirola sustatzeko egin daitezkeen jarduerei buruz» ariko direla zehaztu dute. Bermeoko etorkizuna «guztion artean» landu gura dutelako herritarrak parte hartze prozesuan parte hartzera gonbidatu gura dituzte, «zure kolorea ekartzea» garrantzitsua delako, adierazi du Partaidetza saileko zinegotziak, «emakumeak, gizonak, nagusiak, etorkinak…denon iritziak onak dira. Baina batez be, gazteei dei egiten diegu beraien kezkak eta iritziak benetan garrantzitsuak direlako». Aurreko ikasturtean 80 herritar inguruk parte hartu zutela azaldu dute, ikasturte barriari begira, horiek jarraitzea espero dutela iragarri dute, «baina orain arte parte hartu ez duten herritarrak animatzea be» espero dutela esan dute. Lan taldeak Orain arte aritu diren lau lan taldek elkartzen jarraituko dute: kultura eta nortasuna, ekonomia eta lan mundua, ingurumena eta giza garapena. Giza garapena lantzen duen lan taldea izango da lehena batzen, azaroaren 28an izango baitute lehenengo batzarra. Horretan, pertsona ezinduak dituzten zailtasunak gainditzen laguntzeko proposamenak landuko dituzte. Azaroaren 30ean, barriz, turismoa landuko dute Ekonomia eta Lan [...]
Bermeon Erabaki parte hartze prozesuaren ikasturte barria abiaraziko dutela azaldu dute prentsaurreko batean Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Juan Karlos Agirre Partaidetza Saileko zinegotziak. Lau lan taldek jarraituko dutela jakinarazi dute, eta oraingoan, «bizikidetza-araudia landuko eta eztabaidatuko da, pertsona ezinduentzako bizi kalitatea hobetzeko proposamenak egingo dira, turismoa nola bultza daitekeen eztabaidatu eta kirola sustatzeko egin daitezkeen jarduerei buruz» ariko direla zehaztu dute.
Bermeoko etorkizuna «guztion artean» landu gura dutelako herritarrak parte hartze prozesuan parte hartzera gonbidatu gura dituzte, «zure kolorea ekartzea» garrantzitsua delako, adierazi du Partaidetza saileko zinegotziak, «emakumeak, gizonak, nagusiak, etorkinak…denon iritziak onak dira. Baina batez be, gazteei dei egiten diegu beraien kezkak eta iritziak benetan garrantzitsuak direlako».
Aurreko ikasturtean 80 herritar inguruk parte hartu zutela azaldu dute, ikasturte barriari begira, horiek jarraitzea espero dutela iragarri dute, «baina orain arte parte hartu ez duten herritarrak animatzea be» espero dutela esan dute.
Lan taldeak
Orain arte aritu diren lau lan taldek elkartzen jarraituko dute: kultura eta nortasuna, ekonomia eta lan mundua, ingurumena eta giza garapena.
Giza garapena lantzen duen lan taldea izango da lehena batzen, azaroaren 28an izango baitute lehenengo batzarra. Horretan, pertsona ezinduak dituzten zailtasunak gainditzen laguntzeko proposamenak landuko dituzte.
Azaroaren 30ean, barriz, turismoa landuko dute Ekonomia eta Lan Mundua lan taldeak. «Gure herriarentzako zelako turismoa gurako genuke eta nola bultza daitekeen landuko ditugu, besteak beste», esan du alkateak.
Ingurumena lan taldearen bilera abenduaren 12an izango da, hain zuzen be. Bermeorako bizikidetza araudiaren inguruan eztabaidatuko dute, «udal ordenantzaren helburua da herriko espazio publikoak bizikidetzarako eta gizalegezko portaerak izateko gune modura babestea», azaldu dute eta hori udalak herritarren partaidetzarekin egin gura du.
Azkenik, abenduaren 14an izango da Kultura eta Nortasuna lan taldearen txanda. Oraingoan kirola jorratuko dute; herritarrek kirola sustatzeko ekimenei buruz eta Bermeon kirola nola bultzatu daitekeen.
Batzar guztien ordutegia eta lekua bardina izango da: 20:00etan izango dira Gizarte eta Kultura Etxean.
Bermeon Erabaki parte hartze prozesuaren baitan egindako lanak «bere fruituak» eman dituela adierazi du Bidegurenek. Halanda be, oraindik «asko dira prozesuak emon behar dituenak, parte hartzearen aldeko apustua epe luzerako delako. Gure helburua guztion artean herria eraikitzea baita», azaldu du.