Basurdeek bigarren sailkatua hartuko dute, Urbietan
VRAC bigarren sailkatuaren kontra jokatuko du Bizkaia Gernikak ligako zazpigarren jardunaldia. Basurdeak sailkapenaren buruan daude, baina VRAC talde gaztelarrari irabazita, aldea gehiago handituko lukete. Espainiarrek ez dute partidarik galdu denboral...
VRAC bigarren sailkatuaren kontra jokatuko du Bizkaia Gernikak ligako zazpigarren jardunaldia. Basurdeak sailkapenaren buruan daude, baina VRAC talde gaztelarrari irabazita, aldea gehiago handituko lukete. Espainiarrek ez dute partidarik galdu denboraldia hasi zenetik, eta horrenbestez, goi mailako partida bat ikustea espero dute zaleek.
VRAC-ek irabaziz gero be, Bizkaia Gernikak sailkapenaren buruan jarraituko luke, baina atzerapauso bat izango litzateke Gernika-Lumoko taldearentzat. Bertokoek ligako bi partida gehiago jokatu dituzte Amlin Challenege txapelketaren harira, eta gaztelarrek aldea txikitzeko aukera izango dute datozen jardunaldietan.
Bihar jokatuko dute partida, 16:00etatik aurrera.