Auzolana eginez, Kapillako itoginak konpontzen hasiko da Nuntxaku
Nuntxaku Kultur Elkarteak «ezin du gehiago itxaron» eta Kapillako itoginak konpontzen hasiko direla jakinarazi dute. «Auzolanean eta denon artean zuloak estaliko ditugu», diote. Hori dela eta, herritar guztiei laguntza eskatzen die. Antzinako Jose Done ikastetxean kokatuta dagoen Kapillan dauden itoginak «gero eta gehiago direla-eta», Nuntxaku Kultur Elkarteak teilatura igotzeko erabakia hartu du, «ahal duten neurrian zulorik handienak estaltzeko asmotan», adierazi dute. Udalak ez ditu lanak egin Elkarteko kideek adierazi dutenaren arabera, «orain dela urte bat Bermeoko Udalak Kapillan obrak egingo zituela esan zigun, baina antzadenez, diru kontuetan arazoak daude eta atzeratu egin da obrak martxan ipintzea». Urte bat pasa ondoren, «gehiago ezin dutela itxaron» diote eta nahiz eta badakiten «ez dela behin betiko konponbidea» izango, auzolanean itoginak konpontzen hasteko erabakia hartu dute, eta horrela jakinarazi diote idazki batean Udalari. «Udalarekin harremanetan jarraitzeko prest agertu gara, baina bitartean, horiek estali behar ditugu». Joan den zapatuan Kapillan egin zen kontzertua gelditu eta elkarteko zenbait kide agertoki gainera igo zirela jakinarazi dute, «kontzertua horrela gelditzea ez zaigu gustatzen baina ez badugu ezer egiten ez da kontzertu gehiagorik egongo», adierazi dute. Horrela, bertaratu ziren guztiei egoeraren barri emon zioten. Itoginen eraginez, batzuetan argindarra joaten dela diote eta horrek «aparailu elektronikoak apurtzeko arriskua ekar dezakeela» [...]
Nuntxaku Kultur Elkarteak «ezin du gehiago itxaron» eta Kapillako itoginak konpontzen hasiko direla jakinarazi dute. «Auzolanean eta denon artean zuloak estaliko ditugu», diote. Hori dela eta, herritar guztiei laguntza eskatzen die.
Antzinako Jose Done ikastetxean kokatuta dagoen Kapillan dauden itoginak «gero eta gehiago direla-eta», Nuntxaku Kultur Elkarteak teilatura igotzeko erabakia hartu du, «ahal duten neurrian zulorik handienak estaltzeko asmotan», adierazi dute.
Udalak ez ditu lanak egin
Elkarteko kideek adierazi dutenaren arabera, «orain dela urte bat Bermeoko Udalak Kapillan obrak egingo zituela esan zigun, baina antzadenez, diru kontuetan arazoak daude eta atzeratu egin da obrak martxan ipintzea». Urte bat pasa ondoren, «gehiago ezin dutela itxaron» diote eta nahiz eta badakiten «ez dela behin betiko konponbidea» izango, auzolanean itoginak konpontzen hasteko erabakia hartu dute, eta horrela jakinarazi diote idazki batean Udalari. «Udalarekin harremanetan jarraitzeko prest agertu gara, baina bitartean, horiek estali behar ditugu».
Joan den zapatuan Kapillan egin zen kontzertua gelditu eta elkarteko zenbait kide agertoki gainera igo zirela jakinarazi dute, «kontzertua horrela gelditzea ez zaigu gustatzen baina ez badugu ezer egiten ez da kontzertu gehiagorik egongo», adierazi dute.
Horrela, bertaratu ziren guztiei egoeraren barri emon zioten. Itoginen eraginez, batzuetan argindarra joaten dela diote eta horrek «aparailu elektronikoak apurtzeko arriskua ekar dezakeela» gaineratu. Hozkailuetan dituzten janariak alperrik galtzea be badakarrela aipatu dute.
Laguntza eske
Laguntza guztiak ondo etorriak izango direla-eta, herritar guztiei dei egiten die, «auzolanean eta guztion artean teilatuan dauden zuloak konpon dezagun». Zapatuan kontzertuan egon zirenek badute Kapillaren egoeraren barri baina gainontzeko herritarrak jakinaren gainean egon daitezen, zapatu eguerdian Lameratik eta Portu Zaharretik ibiliko direla zehaztu dute, «herritarrei informazioa emoten, Kapilla leku publiko bat delako, herritar guztiona».
Ez dakite noiz hasiko diren
Lanok noiz hasiko dituzten oraindik ez dakitela adierazi dute, «eguraldiaren araberakoa izango da». Sare sozialen bitartez eta e-postak bidalita abisatuko dutela azaldu dute Nuntxaku elkartekoek. Beraz, eguraldi ona egiten duen asteburuetan, «adi egoteko» eskaera egin dute, «Kapillako teilatura igoko garelako itoginak estaltzera».