Salgai jarri dituzte kantu afarira joateko txartelak
Ariatza auzoko kantu afarian parte hartu gura dutenek, txartelak erosteko aukera dute dagoeneko. Garriko Bertso Eskolatik azaldu dutenez hiru modu egongo dira txartelak erosteko.
Alde batetik Atxelipe Elkartean edo Auzokoa Tabernan lortu daitezke sarrerak. Bestetik, 649.338.747 telefono zenbakira deituz emon …
Ariatza auzoko kantu afarian parte hartu gura dutenek, txartelak erosteko aukera dute dagoeneko. Garriko Bertso Eskolatik azaldu dutenez hiru modu egongo dira txartelak erosteko.
Alde batetik Atxelipe Elkartean edo Auzokoa Tabernan lortu daitezke sarrerak. Bestetik, 649.338.747 telefono zenbakira deituz emon daiteke izena.
Kantu afaria hilaren 30ean izango da. Maddi Oihenart eta Jeremi Garat zuberotarrek kontzertua joko dute.