Hiru auzotan argiztapena hobetuko du Morgako Udalak
Argiztapena hobetu eta handitu asmoz, Morgako Udalak farolak barrituko ditu hiru auzotan. Hain zuzen, Erroteta, Meaka eta Menike auzoetan argi puntu gehiago jarriko ditu, egun dauden kale argiak ordezkatzeaz gain. Egungoak zahartuta daudela eta, farola...
Argiztapena hobetu eta handitu asmoz, Morgako Udalak farolak barrituko ditu hiru auzotan. Hain zuzen, Erroteta, Meaka eta Menike auzoetan argi puntu gehiago jarriko ditu, egun dauden kale argiak ordezkatzeaz gain. Egungoak zahartuta daudela eta, farola fotoboltaikoak ipiniko ditu. Kale argi barriek «potentzia eta eraginkortasun handiagoa» daukatela zehaztu du udalak.
Gaur egun lau argi puntu daude Errotetan, bost Meakan eta beste bat Meniken. Hiruretan eguzki plakez hornitutako 15 watt-eko farolak daude. Potentzia baxua izateaz gain, argi puntuak argiztapen on bat bermatzeko eznahikoak direla dio udalak. Hori dela eta, farolak aldatuko dituzte, eta beste bost argi puntu barri ezarri. Ahal den heinean dauden euskarriak eta lanparak aprobetxatuko dituzte, eta kanalizazioa lurpekoa izango da.
Inbertsioa 80.781,15 eurokoa da. Aldundiak %45ean lagundu du.