Hekimen euskal hedabideen elkartea sortu dute, bizi duten krisi latzari, bakarka baino, elkarrekin aurre egiteko. Horren aurkezpena gaur goizean egin dute Donostian, eta beertan izan dira beste hainbatekin batera, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako ordezkariak be.
Euskal hedabideen elkarlana bideratzeko sortu dute Hekimen, “gaur eratu da eta euskararen hiztun komunitateak behar duen eremu komunikatibo sendoa garatzera dator”.
Hekimenen bitartez, “ahots bateratua” izango dute orain euskarazko komunikabideek; “instituzioekin hitz egiteko, kezkak agertzeko… komeni zaigun guztietan bakarka baino, elkarrekin agertzeko”.
Hekimenek honako ezaugarriak izango ditu: bere hedabideetan euskara hutsez jardungo dira eta ez dira publikoak izango. Hala, ezaugarri horiekin bat egiten duten hedabide guztiak deitu gura dituzte eurekin bat egitera, eurekin elkarnean aritzera.