Hamahirugarren jardunaldian galdu du lehen partida Bermeok
Bermeo Futbol Taldeak hamahirugarren jardunaldian galdu du 2012-2013 denboraldiko lehen partida. Bertoko taldea, partidarik galdu barik jarraitzen zuen bakarra zen, baina Leioaren kontra 2-1 galdu ostean, bolada onari amaiera emon diote bermeotarrek. S...
Bermeo Futbol Taldeak hamahirugarren jardunaldian galdu du 2012-2013 denboraldiko lehen partida. Bertoko taldea, partidarik galdu barik jarraitzen zuen bakarra zen, baina Leioaren kontra 2-1 galdu ostean, bolada onari amaiera emon diote bermeotarrek.
Segituan jarri zitzaien maldan gora norgehiagoka, lehen minutuetan hartu baitzuen aurrea Leioak. Bigarren golak be min handia egin zien bertokoei, baina ez ziren kikildu, erasoan jarraituz. Hala 90. minutuan heldu zen Bermeoren gola, eta luzapeneko azken minutuetan partida bardintzekotan egon ziren bertokoak.
Partida galduta, Bermeok lidertza galdu du Leioaren mesedetan. Laugarren postura arte bajatu da.
Gernika Futbol Taldeak, bestalde, play-off postuetara hurbiltzea lortu du, Santutxuri 0-3 irabazita. Gernikarrek itxura edarra emon zuten, eta sailkapeneko seigarren postura arte egin dute salto. Bertokoek txarto hasi zuten denboraldia, baina hobeto jokatzen dabiltza azkenaldian. Santutxuren kontra hirugarren partida irabazi zuten jarraian.
Play-off postuak Bermeok zarratzen ditu 24 puntugaz. Gernikak, bestalde, 20 puntu ditu.