
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa jokatu zen atzo Basaurin, eta Arkaitz Estiballes sailkatu zen finalerako. Onintza Enbeita muxikarra izan zen Busturialdeko ordezkari bakarra Artunduaga kiroldegiko oholtza gainean, baina ez zuen galdakoztarra gainditzerik lortu, bigarren sailkatuz. 596 puntu lortu zituen Estiballesek, eta 523 Enbeitak. Bada, zuzeneko txartela galduta, puntuazioaren araberako sailkapenaren zain geratu beharko du muxikarrak.
500 lagunetik gora batu ziren Basauriko saioan.
Sailkapena:
- Arkaitz Estiballes 596 puntu
- Onintza Enbeita 523 puntu
- Oihana Bartra 509 puntu
- Eneko Abasolo 489,5 puntu
- Gorka Lazkano 469 puntu
- Iñaki Iturriotz 448 puntu