Aurreikuspenak bete dituzte Herrirakoek, ia 700 lagun batuta
Aurreikuspenak beteta, pozik daude Herrira Euskal preso politikoen eta iheslarien aldeko mugimendukoak. Espero bezala, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia jendez gainezka izan zen domekan. Urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioa bultzatzeko, l...
Aurreikuspenak beteta, pozik daude Herrira Euskal preso politikoen eta iheslarien aldeko mugimendukoak. Espero bezala, Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia jendez gainezka izan zen domekan.
Urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioa bultzatzeko, lau emanaldi berezi antolatu ditu Herrirak, eta horietan lehena Gernika-Lumon egin zuten domeka arratsaldean. Herrirakoek azaldu lez, oso ondo erantzun zuten herritarrek. «650-700 bat lagun batu ginen, eta jendeak espero bezala erantzun du», aipatu dute Herrirakoek.
Beste hainbat ekintzen artean, Joseba Sarrionaindia euskal iherslari eta idazleak sortutako olerkia entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Gainera, euskal kulturaren munduko hainbat aurpegi ezagun batu ziren Jai Alai pilotalekuan.
Domekan ez ezik, barikuan be izan zuten zer eskeini Herrirakoek; izan be, ekitaldiaren barri emoteko grabatutako bideoa aurkeztu zuten jendaurrean, besteak beste, Astran. 70 bat lagun batu zirela azaldu dute euskal preso politikoen eta iheslarien aldeko mugimendukoek. Hala, barikuko zein domekako parte hartzea ikusita, balorazio oso ona egin dute.