1. 222 kilo banatu dituzte eskualdeko 28 familiaren artean
Busturialdeak dagoeneko badu elikagai banku bat. Horri esker, Busturialdeko bizilagun diren 28 familiak galtzen ez diren hainbat elikagai jasotzeko aukera izan zuten joan den astean. Guztira, 1.222 kilo elikagai banatu zituzten beharrizana duten 28 fam...
Busturialdeak dagoeneko badu elikagai banku bat. Horri esker, Busturialdeko bizilagun diren 28 familiak galtzen ez diren hainbat elikagai jasotzeko aukera izan zuten joan den astean.
Guztira, 1.222 kilo elikagai banatu zituzten beharrizana duten 28 familiaren artean. Hain zuzen be, Gernika-Lumoko Udalak zeregin horretarako bideratutako herriko lokal batean egin zuten, joan den astean zehar.
Busturialdeko Gizarte Zerbitzuak eta Caritaseko zenbait boluntario dabiltza elikagaien banaketa horretan. Betibe, «dirulaguntzarik kobratzen ez duten herritarrak» laguntzen dituzte.
Elikagaien banaketa hori lau hilabeterik behin egingo dutela azaldu du Jose Maria Gorroño herriko alkateak, eta, beharrizek hala eskatzen badute, gainera, hiru hilerik behin egingo dutela gaineratu du.