Mundakara ekarri dute Egoitz Koto, alaba ezagutzeko
Gaur goizean ekarri dute Mundakako etxera Egoitz Koto Etxeandia preso politikoa. Aita izan da Koto, eta alaba ezagutzeko ekarri dute herrira. Bi orduz izan dute presoa etxean, bere senideekin. Granadako (Espainia) Albolote kartzelan dute preso Egoitz K...
Gaur goizean ekarri dute Mundakako etxera Egoitz Koto Etxeandia preso politikoa. Aita izan da Koto, eta alaba ezagutzeko ekarri dute herrira. Bi orduz izan dute presoa etxean, bere senideekin.
Granadako (Espainia) Albolote kartzelan dute preso Egoitz Koto, eta alaba ezagutzera ekartzeko hainbat egun emon ditu bidaian. Orain bi aste heldu zen presoa Euskal Herrira, eta Gasteizeko kartzelan izan dute denbora guzti horretan, alaba eta senideak bisitatzera noiz eramango zain.