Astran batu dira hainbat lagun, GazteEkin kongresuan
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta, Euskal Herriko hainbat gazte Astra sormen lantegian batu dira asteburu honetan, GazteEkin kongresuan. Atzo hasi zen, eta bihar arte iraungo du. Hain zuzen, gaur egungo gizarte ereduari aurre egingo dioten f...
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta, Euskal Herriko hainbat gazte Astra sormen lantegian batu dira asteburu honetan, GazteEkin kongresuan. Atzo hasi zen, eta bihar arte iraungo du. Hain zuzen, gaur egungo gizarte ereduari aurre egingo dioten formulak aurkitu gura dituzte asteburuan, “gazteon parte hartzea eta iritzia kontuan har daitezen”. Kongresua urrian eta azaroan zehar egindako topaketetan ateratako ondorien berri emonez hasi zen atzo, baina gaurko eguna izango da egun garrantzitsuena. Hain zuzen, tailer, mahainguru eta hitzaldi desbardinetan parte hartzeko aukera izango dute Gernika-Lumoko kongresuan parte hartzen ari direnek. Bihar, lehen ondorioen barri emongo dute.