Negoziazio Mahaia deitzeko mozioa aurkeztu du LABek udaletxean
Gernika-Lumoko Udaleko LABeko atal sindikalak negoziazio mahaia barriro batzeko eskaera egiten duen mozioa aurkeztu du gaur, udaletxean bertan. Azken hilabeteotan udal gobernuan langileriaren arduraduna denaren “utzikeria” salatu du sindika...
Gernika-Lumoko Udaleko LABeko atal sindikalak negoziazio mahaia barriro batzeko eskaera egiten duen mozioa aurkeztu du gaur, udaletxean bertan. Azken hilabeteotan udal gobernuan langileriaren arduraduna denaren “utzikeria” salatu du sindikatu abertzaleak, eta osoko bilkurara eroango dute arazoa. Besteak beste, 2006. urtetik onartu barik dagoen Lanpostuen Zerrendaren (LPZ) negoziazioa, Lan Hitzarmena bera negoziatzea eta murrizketen aplikazioa eztabaidatu gura ditu LAB sindikatuak.
Espainiak ezarritako azken aginduak udal langileen eskubideen urraketa zuzena dakarrela azaldu dute sindikatuko kideek, eta azken urteetan langileen soldatetan eman diren murrizketen ondorioz euren erosteko ahalmena %10 jaitsi dela kritikatu dute. Gabonetan jaso behar luketen aparteko ordainsaria kenduta, erosteko ahalmena %17raino murriztuko zaiela salatu du LAB sindikatuak. “Murrizketa horiek, baina, ez dira langileen kontrako eraso hutsak; izan be, zerbitzu publikoaren kalitatean be eragin zuzena dute”, sindikatuak azaldu duenez.
Esan dutenez, kalitatezko zerbitzu publikoa eta unibertsala da LABek aldarrikatzen duena, eta mozioaren bitartez udalean jarrera aldaketa bultzatu gura du sindikatuak.