KESBeko neskek Bartzelonan jokatuko dute bosgarren jardunaldia
Ligako azken hiru partidak jarraian galduta, Gernika KESBeko neskek bolada txarrari amaiera emoteko aukera izango dute Segle XXI talde katalandarraren kontra. Mario Lopez taldeko entrenatzaileak dioenez, “lehenbailehen irabaztea oso garrantzitsua izango litzateke moralak behera ez egiteko”. Hala, “garaipenaren bila” zelairatuko dira betokoak Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Segle XXI talde gaztea, baina maila handikoa dela nabarmendu du Lopezek. Hala, partida irabazteko “asko sufritu” beharko dutela deritzo. Entrenamenduetan maila ikaragarria emoten dutela argudiatuta, halanda be, baikorra da entrenatzailea. “Liga oso orekatua da, eta edozer gerta daiteke” dio. Orkatileko lesioa guztiz ahaztuta, Crooken parte hartzea erabakiorra izan daiteke Lopezen ustez. Dioenez, jokalari oso garrantzitsua da taldearentzat, barruko jokoa menperatzen baitu.
Ligako azken hiru partidak jarraian galduta, Gernika KESBeko neskek bolada txarrari amaiera emoteko aukera izango dute Segle XXI talde katalandarraren kontra. Mario Lopez taldeko entrenatzaileak dioenez, “lehenbailehen irabaztea oso garrantzitsua izango litzateke moralak behera ez egiteko”. Hala, “garaipenaren bila” zelairatuko dira betokoak Bartzelonan (Herrialde Katalanak).
Segle XXI talde gaztea, baina maila handikoa dela nabarmendu du Lopezek. Hala, partida irabazteko “asko sufritu” beharko dutela deritzo. Entrenamenduetan maila ikaragarria emoten dutela argudiatuta, halanda be, baikorra da entrenatzailea. “Liga oso orekatua da, eta edozer gerta daiteke” dio.
Orkatileko lesioa guztiz ahaztuta, Crooken parte hartzea erabakiorra izan daiteke Lopezen ustez. Dioenez, jokalari oso garrantzitsua da taldearentzat, barruko jokoa menperatzen baitu.