Joseba Gotzon eta Niko Etxarten kontzertua bihar, Kafe Antzokian
Joseba Gotzon (Portugalete, 1962) musikariak Nortasuna izeneko proiektua dakar asteburuan Busturialdera. Hainbat musikarirekin batera, Euskal Herriko Selekzioaren historia Bermeoko Kafe Antzokietako oholtza gainera daroa bihar portugaletetarrak. Niko E...
Joseba Gotzon (Portugalete, 1962) musikariak Nortasuna izeneko proiektua dakar asteburuan Busturialdera. Hainbat musikarirekin batera, Euskal Herriko Selekzioaren historia Bermeoko Kafe Antzokietako oholtza gainera daroa bihar portugaletetarrak. Niko Etxart (Altzüküru, Zuberoa) izango du bidaide «istorio musikatu interesgarri» horretan.
Lau hormen artean lana aurkeztuko du Gotzonek, baina, horrez gain, Nortasuna diskoaren kantak be abestuko ditu, aurten betetzen baitira 75 urte 36ko gerra garaiko Eusko Jaurlaritzak Euskal Selekzioa sortu zuenetik. Bestetik, Mario Angel Marrodan olerkariaren poemak be baliatuko ditu portugaletetarrak, haren jaiotzaren 80. urteurrena dela eta.
Ohiko bandaz lagunduta egongo da Gotzon, Arturo Garcia (bateria), Txarlie Solano (baxua), Miguel Moyano (gitarrak) eta Pedro Hoyuelos (pianoa eta teklatuak) izango baititu aldamenean.
21:00etan hasiko da gaur Bermeoko kontzertua, eta sarrerak 10 euro balio du. Ohiko lekuetan daude salgai: Kafe Antzokian bertan, Luma liburudendan, Ospa tabernan (Gernika-Lumo) eta www.kulturalive.com atarian. Sarreran liburua edo CDa emango dute opari.