‘Gernika’, baso bat salbatzeko
Europak babestutako naturgune batean dago Zilbetiko Antzeri pagadia (Nafarroa), Berezitako Babes Eremu batean. Magnesitas de Navarra (Magna) enpresak han harrobi bat egiteko asmoa azaldu zuela eta, protesta gisa, Pablo Picasso margolariaren Gernika koa...
Europak babestutako naturgune batean dago Zilbetiko Antzeri pagadia (Nafarroa), Berezitako Babes Eremu batean. Magnesitas de Navarra (Magna) enpresak han harrobi bat egiteko asmoa azaldu zuela eta, protesta gisa, Pablo Picasso margolariaren Gernika koadroa margotu dute enborrez enbor Alduide Koordinakundeko kideek, gauez. Zuhaitzaren azal bihurrietan irudikatu dute irudia. Hogei metro dauzka zabaleran, zortzi metro luzeran eta hogei metro sakoneran.