Perretxiko Eguna ospatuko dute asteburuan Gautegiz Arteagan
Aurten be Perretxiko Eguna egingo dute Gautegiz Arteagan. Zapatu-domekan izango dute hitzordua. Zapatuan perretxikoen bila joango dira goizean, eta ondoren, 16:00etatik 18:00etara, sailkatu egingo dituzte. Aretxederreta kultur etxean bilduta, aditu bat...
Aurten be Perretxiko Eguna egingo dute Gautegiz Arteagan. Zapatu-domekan izango dute hitzordua. Zapatuan perretxikoen bila joango dira goizean, eta ondoren, 16:00etatik 18:00etara, sailkatu egingo dituzte. Aretxederreta kultur etxean bilduta, aditu baten laguntza izango dute horretarako. Domekan, aldiz, erakusketa eta dastaketa egongo da, plazan.
Edozein mota hartuko dute, «onak zein txarrak». Azken urteetan 150 mota jaso dituzte, tartean, heriotza eragin dezaketen bi.