Kale argiak barrizten ari da Kortezubiko Udala, energia aurrezte aldera
Kortezubiko Udala kale argi gehienak barriztatzen dabil, zaharren ordez Microled Plus teknologikodun farolak ipiniz. 200 bat farola dira, guztira, aldatuko dituenak. Helburua, besteak beste, energia aurreztea eta argi-kutsadura ekiditzea da. Kale argi ...
Kortezubiko Udala kale argi gehienak barriztatzen dabil, zaharren ordez Microled Plus teknologikodun farolak ipiniz. 200 bat farola dira, guztira, aldatuko dituenak. Helburua, besteak beste, energia aurreztea eta argi-kutsadura ekiditzea da. Kale argi barriei esker, eraginkortasun energetiko eta argiztapen hobea bermatuko dute herrian.
Kortezubiko Udalaren arabera, energiaren %20a aurreztuko lukete kale-argi barriekin. Hain zuzen be, 27,02KWko aurrezpen energetikoa bermatuko lukete barriek. Hala, kontsumoaren aurrezpena urteko 17.080 eurokoa izango litzateke; alegia, %75a. Gainera, atmosferara isurtzen den CO2a gutxituko litzateke, aurrezpena urtean 54,26 tonakoa izanik. Udalak 72.015,60 euroko inbertsioa egin du. Aldundiko Ingurumen Sailaren 57.612,56 euroko diru laguntza jaso du.