Gazteen parte hartzea kontuan hartzeko formulak aurkitu gura dituzte GazteEkin kongresuan
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta, Euskal Herriko hainbat gazte Astra sormen lantegian batuko dira asteburuan, GazteEkin kongresuan parte hartzeko asmoagaz. Goizean kongresua aurkeztu dute Astra eraikinaren aurrealdean, eta Gazteriaren Konts...
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta, Euskal Herriko hainbat gazte Astra sormen lantegian batuko dira asteburuan, GazteEkin kongresuan parte hartzeko asmoagaz. Goizean kongresua aurkeztu dute Astra eraikinaren aurrealdean, eta Gazteriaren Kontseiluko kideek jakinarazi dutenez, “gaur egungo gizarte ereduari aurre egingo dioten formulak aurkitu gura dituzte asteburuan, gazteon parte hartzea eta iritzia kontuan har daitezen”.
Kongresua urrian eta azaroan zehar egindako topaketetan ateratako ondorien berri emonez hasiko da barikuan, baina zapatua izango da egun garrantzitsuena. Hain zuzen, tailer, mahainguru eta hitzaldi desbardinetan parte hartzeko aukera izango dute Gernika-Lumoko kongresura doazenek. Domekan amaitu da topaketa lehen ondorioen barri emonez.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik izena emoteko aukera dago. Horretarako, www.egk.org helbide elektronikoan dagoen galdetegia bete beharko dute parte hartu gura dutenek.