Herriko behin-behineko mapa toponimikoa eginda, jendaurrean ipini du Eako Udalak egindako lana. Udaletxean jarri dute ikusgai mapa toponimikoa, 10:30etik 14:00etara, herritarrek ekarpenak egiteko aukera eduki dezaten. Joan den barikuan egin zuten erakusketaren inaugurazioa, eta udaletik jakinarazi dutenez, «arrakastatsua izan zen; izan be, 30 lagun baino gehiago izan ziren eta bertan saolasaldi polita sortu zen». Aurkezpena Juan Luis Landazabal Lamikiz alkateak, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiako teknikariak eta Esther Korta ikerketa egin duen herritarrak egin zuten. Bestalde, Bedaroari eta Natxituari dagozkien mapa zatiak txokoan eta Bolatokian be egongo direla azaldu dute. Iradokizunak egiteko epea, beraz, zabalik dauka udalak. Hain zuzen be, azaroaren 19ra arte jasoko dituzte herritarren ekarpenak, udaletxean edo kultura.ea@bizkaia.org helbidean.