Bideo bat grabatu dute Herrira Noa ekimena aurkezteko
Datorren domekan, hilak 18, Herrira Noa ekimen kulturalaren lehenengo hitzordua izango da Gernika-Lumon. Urtarrilaren 12an Bilbon egingo den euskal presoen aldeko manifestazio nazionalaren harira antolatutako lehenengo ekitaldia da domekakoa, eta euska...
Datorren domekan, hilak 18, Herrira Noa ekimen kulturalaren lehenengo hitzordua izango da Gernika-Lumon. Urtarrilaren 12an Bilbon egingo den euskal presoen aldeko manifestazio nazionalaren harira antolatutako lehenengo ekitaldia da domekakoa, eta euskal agertoki musikaleko hainbat lagun ezagun bilduko ditu Jai Alaik, 18:00tatik aurrera.
Bilboko mobilizaziora zein Gernika-Lumoko ekitaldira joateko deialdi berezia egin dute herriko hainbat musikarik eta norbanakok, Kortaturen Sarri, Sarri abestiaren bertsioa eginez. Herriratik nabarmendu dutenez, kanpaina norbanakoen eta taldeen ekarpenen bidez egingo dute, eta Gernika-Lumoko herritarrek egindako bideo musikatua adibideetako bat da.
Bideoaren aurkezpena barikuan egingo dute Astra eraikinean, 20:00etatik aurrera. Bideoa aurkeztu ostean, bestalde, kantaldi labur bat eta luntxa be egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.