Sukarrietako Udalak frontoia birmoldatzeko proiektuaren lehenengo faseari ekingo dio
Sukarrietako Udalak herriko frontoia birmoldatzeko proiektuaren lehenengo faseko lanak abiaraziko ditu. Eguaztenean egin zuten osoko bilkuran onartu zuten horiek martxan ipintzea. Insatalazioa barrizteaz gain, euskal kulturara egokitutako itxura emongo...
Sukarrietako Udalak herriko frontoia birmoldatzeko proiektuaren lehenengo faseko lanak abiaraziko ditu. Eguaztenean egin zuten osoko bilkuran onartu zuten horiek martxan ipintzea. Insatalazioa barrizteaz gain, euskal kulturara egokitutako itxura emongo diote.
Azaldu dutenez, hormigoizko horma bat eraikiko dute frontiseko harrizko plakaren euskarri bezala.Bestalde, frontisaren gainaldeko harria desmuntatu eta gainaldeko horma barri bat egingo dute, eta hori euskal kulturara egokituta egongo dela zehaztu dute. «Euskal arkitektura kontuan hartuta, segurtasuna, garbitasuna eta apaindura bermatu gura dira», azaldu dute udaletik.
50.000 euro
Behin lanak hasita horiek amaitzeko epea bi hilabetekoa izatea aurreikusten dutela zehaztu dute udaletik. Horrela, urtea amaitu aurretik ein beharrekoak amaituta egotea espero dute.
Lanok egiteko beharrezko inbertsioa 50.000 eurokoa da. Halanda be, Sukarrietako Udalak %50eko dirulaguntza lortu du Bizkaiko Foru Aldunditik.