Hilaren 17tik aurrera, bilketa solidarioa egingo dute Madariaga Dorretxean
Beste urtebetez, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxeak bilketa solidarioa egingo du azaroaren 17tik aurrera, erabilitako jostailu eta erropak eta galtzen ez diren elikagaiak batzeko. 2013ko urtarrilaren 2ra ar...
Beste urtebetez, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxeak bilketa solidarioa egingo du azaroaren 17tik aurrera, erabilitako jostailu eta erropak eta galtzen ez diren elikagaiak batzeko.
2013ko urtarrilaren 2ra arte ariko dira bilketa horretan, Madariaga Dorretxean; hain zuzen be, 10:00etatik 19:00etara bitartean. Laugarren urtea da ekimen horregaz aurrera egiten dutena, eta aurrekoetan bezala, zentroaren asmoa «kolektibo behardunekiko solidaritatea adieraztea eta batzuentzat jada erabilgarriakn ez diren materialak birziklatzea da», oraingoan be.
Aurrekoetan lez, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan bilduko diren zenbait jostailu eta elikagai Niños del Mundo federakundearen baitan dagoen Kainabera elkarteak kudeatuko ditu, gero, herrialde latinamerikarretara bidaltzeko.
Arropen eta gainontzeko jostailuez, bestalde, irabazi-asmorik bako Rezikleta-Koopera elkartea arduratuko da. Zentroak azaldu duenez, «elkarte horrek edozein motatako gizarte bazterketa pairatzen duten perrsona eta kolektiboen gizarteratzea sustatzea du helburu; betibe, ingurumenaren defentsaren alde eginez».
Informazio gehiagorako
Bilketa solidario horren inguruko informazio gehiago nahi duenak 94 687 04 02 telefono zenbakira deitu edo info@torremadariaga.org helbidera mezua bidali beharko du.