Gaur goizean EAJren 27 legebiltzarkideek –Iñigo Urkullu lehendakarigaia barne–euren kreditazioak jaso dituzte Eusko Legebiltzarreko egoitzan. Gainontzekoekin batera, Ricardo Gatzagaetxebarria ondarrutarra eta Fatima Ansotegi gernikarra kreditatu dira. «Garai barri baten hasieran» gaudela eta aurrera begiratzeko garaia dela argi utzi gura izan du Urkulluk gaurkoan; dioenez, «elkarlanaren garaia» omen da. EAJkoen modura, bihar, Bilduko legebiltzarkideak kreditatuko dira, eta, hala egingo du baita Maribi Ugarteburu amorotoarrak.