Bermeon bisitan izan dira BECeko kongresu bateko kideak
Bilbao Exhibition Centerren (BEC) egunotan egiten ari den Turismo Enogastronomikoaren I. Kongresuan parte hartzen ari diren zenbait lagun Bermeon izan dira bisitan gaur. Zenbait kontserba enpresa eta arrantzaleen kofradia bisitatu dituzte, besteak best...
Bilbao Exhibition Centerren (BEC) egunotan egiten ari den Turismo Enogastronomikoaren I. Kongresuan parte hartzen ari diren zenbait lagun Bermeon izan dira bisitan gaur. Zenbait kontserba enpresa eta arrantzaleen kofradia bisitatu dituzte, besteak beste.
Bego Gangoiti Bermeoko Udaleko Turismo teknikaria izan da bisitariekin eta Bermeora egindako bisita «oso interesgarria» iruditu zitzaiela adierazi dutela esan du.
Lehenik eta behin La Gaviota kontserba enpresan izan dira. Bisita gidatua egiteaz gain, atuna dastatzeko aukera be izan dute. Ondoren, San Pedro Arrantzaleen Kofradira joan, eta bertan arrain salmentak zelan egiten dituzten azaldu diote. Azkenik, Anchoas de Bermeo enpresan izan dira eta bokartak zelan lantzen diren ikusi ahal izan dute.
Bestalde, BECeko kongresuan parte hartzen ari diren hizlariek Bermeoko kontserba enpresetako produktuak jasotzen dute opari, herriko produktuak «ezagutarazteko eta bultzatzeko».