2km-ko asanblea egingo dute zapatuan
Astra koordinadorak 2km parte hartze prozesuaren asanblea egingo du zapatuan, azaroaren 10ean. 17:00etan ipini du hitzordua, Astra kulturarako fabrika sozialean bertan, eta parte hartzeko deialdia egin du. Besteak beste, bitartekariaren aukeraketaz ari...
Astra koordinadorak 2km parte hartze prozesuaren asanblea egingo du zapatuan, azaroaren 10ean. 17:00etan ipini du hitzordua, Astra kulturarako fabrika sozialean bertan, eta parte hartzeko deialdia egin du. Besteak beste, bitartekariaren aukeraketaz ariko dira, egokitzapen lanen azken erabakiak hartuko dituzte eta Astraren logoaz mintzatuko dira. Horrez gain, Astraren inaugurazio ekitaldia izango dute berbagai.