Euskal preso politikoen alde Herrirak zapatu honetarako deitu duen manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzten Busturialdean. Baionan izango da protesta; hain zuzen, Euskaldunen plazatik abiatuko da, 15:30ean.
Gernika-Lumotik eta Bermeotik aterako dira Lapurdiko hiriburura joateko autobusak. Batean zein bestean, ohiko lekuetan eman behar da izena.
- Gernika-Lumo. 12:00etan, beheko autobus geltokian. Izena emoteko Arrano Tabernan.
- Bermeo. 11:30ean, Lameran. Izena emoteko Bolatoki tabernan.