Gabonetako postal lehiaketa abiarazi du Kortezubiko Udalak
Gabonak ailegatzeko hilabete baino gehiago falta arren, Kortezubiko ume eta gaztetxoak dagoeneko hasiak dira postalak egiten, udalak antolatutako Gabonetako postal lehiaketari begira. Hain zuzen be, Kortezubiko 3 eta 12 urte bitartekoek izango dute auk...
Gabonak ailegatzeko hilabete baino gehiago falta arren, Kortezubiko ume eta gaztetxoak dagoeneko hasiak dira postalak egiten, udalak antolatutako Gabonetako postal lehiaketari begira.
Hain zuzen be, Kortezubiko 3 eta 12 urte bitartekoek izango dute aukera postal lehiaketan parte hartzeko. Maila bitan banatuta parte hartuko dute ; batetik, 3 urtetik 8 urtera bitartekoak izango dira, eta, bestetik, 9 eta 12 urte bitartekoak. 3 eta 8 urte bitartekoek marrazkia egin beharko dute eta 9-12 urte bitartekoek, ostera, gehienez hamabi lerroko testua idatzi beharko dute.
Parte hartzaileek udaletxera, liburutegira zein ludotekara eroan beharko dituzte euren postalak, hilaren 23a baino lehen.
Bestalde, lehiaketako sariak abenduaren 1ean banatuko dituzte; izan be, egun horretan, Euskararen Eguna ospatuko dute.