Astraren inaugurazioa antolatzeko batzarra egingo dute gaur
Astra kulturarako fabrika sozialaren inaugurazioa antolatzeko bidean, batzarra egingo dute gaur, arma lantegia izandakoan bertan. 19:30ean ipini dute hitzordua, eta parte hartzeko deia egin dute. Azaldu dutenez, inaugurazioaren inguruko egitaraua edo...
Astra kulturarako fabrika sozialaren inaugurazioa antolatzeko bidean, batzarra egingo dute gaur, arma lantegia izandakoan bertan. 19:30ean ipini dute hitzordua, eta parte hartzeko deia egin dute. Azaldu dutenez, inaugurazioaren inguruko egitaraua edo programazioa abenduaren 21etik 30era egitea dago aurreikusita. Besteak beste, agerraldi publiko bat, okupazioa gogora ekartzeko ekitaldi sinboliko bat eta kalejira bat edo jaialdi bat egiteko asmoa daukate.
Amankomuneko ekitaldiez gain, elkarte edo lagun talde bakotzak gura beste ekitaldi antolatu ditzakeela nabarmendu dute. Zentzu horretan, ideiak eta ekarpenak beharrezkoak direla esan dute.