La Vilaren aurka galdu arren, lider da Bizkaia Gernika
Ligako lehen porrota jasan dute basurdeek, asteburuan La Vilaren kontra jokatutako partidan. 42-35 gailendu ziren valentziarrak, baina partidan lortutako bi bonusei esker lidergoa mantendu dute gernikarrek. Partidaren hasieratik nagusi izan zen etxeko ...
Ligako lehen porrota jasan dute basurdeek, asteburuan La Vilaren kontra jokatutako partidan. 42-35 gailendu ziren valentziarrak, baina partidan lortutako bi bonusei esker lidergoa mantendu dute gernikarrek.
Partidaren hasieratik nagusi izan zen etxeko taldea, eta lehen ordu laurdenean aurreratu zen markagailuan. Orduan erantzun zuten basurdeek, Mazzochiren eta Lopategiren bi entseguri esker markagailuan aurrea hartuz (10-14). Halanda be, hurrengo minutuetan Bizkaia Gernikak ez zuen jokoan asmatu, eta valentziarrek ez zuten hori parkatu. Zigor kolpeei esker, barriro gernikarrei aurrea hartzea lortu zuten.
Lau entsegu egin zitutzen gernikarrek partiduan, eta 7 punturengatik galdu zuten norgehiagoka. Horregatik, defentsako eta erasoko bonus bana gehitu zuten basurdeek, ligako lehenengo postua mantenduz.