Herriko indabak dastatzeko aukera aprobetxatuz
Hileko lehen zapatuko azoka berezia hartu du Gernika-Lumoko Merkatu plazak zapatuan. Oraingoan, herriko indaba eta Errioxako ardoa izan dira nagusi azokan; hala, zapatuan plazara bertaratu zirenekhorielk dastatzeko aukera aprobetxatu zuten. Horrez gain...
Hileko lehen zapatuko azoka berezia hartu du Gernika-Lumoko Merkatu plazak zapatuan. Oraingoan, herriko indaba eta Errioxako ardoa izan dira nagusi azokan; hala, zapatuan plazara bertaratu zirenekhorielk dastatzeko aukera aprobetxatu zuten. Horrez gain, eskualdeko baserritarren fruta eta barazkiak erosi ahal izan zituzten azokan bertan. Gainera, artisauen produktuak be izan ziren salgai bertan. Bestalde, pate, eztia edo gazta mota desberdinak be izan zituzten aukeran.